Euskal etxeari buruz

Argazkia · euskalkultura.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus
Santiagoko Euzko Etxeak 1950etik biltzen ditu Txileko hiriburuko euskaldunak, eta 1912ko martxoaren 21ean eratu zen Centro Basco du jatorri. Lehen zentro hark ez zuen egoitza finkorik, eta bazkideak hainbat lokaletan biltzen ziren; hain zuzen ere, estatutuek ezartzen zizkioten helburuetako bat liburutegia eta frontoia edo trinketea zituen lokal bat aurkitzea zen. 1931n haren barruan jaio zen, filial gisa, Euzko Gastedija, izaera abertzaleko gazte-erakunde bat, eta Gerra Zibilak bitan zatitu zuen: alde batean Eusko Jaurlaritzaren aldekoak, bestean Francorekin sinpatia zuten zuzendari ohi batzuk. 1949 inguruan bi aldeak akordio batera iritsi ziren, eta 1950eko martxoan Euzko Etxea korporazioa eratu zen, «Santiagon bizi den gizatalde osoaren euskal etxea». Vicuña Mackenna etorbideko 547an duen egoitza, barruan euskaltegi bat duena, 1980an amaitu zuten eraikitzen.
- Helbidea
- Av. Vicuña Mackenna, 547, Santiago de Chile, Santiago de Chile, Chile (Txile)
- Telefonoak
- 56 2 635455502 - 2223173
- Posta elektronikoa
- secretaria (a bildua) euzkoetxeachile (puntua) cl
- Webgunea
- euzkoetxeachile.cl
- Sare sozialak