Joan edukira
Euskal Diaspora GuneaBilatu
Roma · Italia

Associazione Culturale Euskara - Erromako Euskal Etxea

Euskal etxeari buruz

Associazione Culturale Euskara, Erromako euskal etxea, ez zen kolonia bat biltzeko sortu, euskal kultura interesa zuen edonori ezagutarazteko baizik. Haren presidenteak, Alex Mendizabal musikari donostiarrak, honela laburbiltzen zuen 2003an: «gure proiektua zabalkundera bideratuta dago, eta gure kulturan interesa duten guztiengana iritsi nahi du, euskaldunak izan ala ez». 2002an sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzak urte bereko azaroaren 19an aitortu zuen; 2003-2004 ikasturtean bi euskara-maila ematen zituen Erromako Herri Unibertsitatean, lehenengoan 19 ikaslerekin eta bigarrenean 9rekin, eta 2005ean Euskara eta Euskal Kultura Saila ireki zuen bertan. 2015ean Eusko Ikaskuntzaren ENE saria jaso zuen. Italian aitortutako euskal etxe bakarra da, eta erregistroaren arabera 21 bazkide ditu.

Helbidea
Loc. Poggente 37, Orvieto (TR), 5018, Roma, Roma, Italia
Telefonoa
39-3406335560
Posta elektronikoa
euskara (puntua) it (a bildua) gmail (puntua) com
Webgunea
euskara.it
Sare sozialak
Facebook