Euskal etxeari buruz

Centro Vasco de El Salvador Euskal Etxea, 1988an sortua, herrialdeko euskal erakunde bakarra da. El Salvadorko euskal komunitateaz dakigun ia guztia harengandik dator. Euskal Etxea de El Salvador edo Casa Vasca de San Salvador ere deitzen zaio. Eusko Jaurlaritzak sortu eta zazpi urtera aitortu zuen, 1995eko irailaren 26an, eta erregistroaren arabera 33 bazkide ditu. 2012ko urrian, hilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurretik, euskal alderdietako ordezkariekin bideokonferentzia bat antolatu zuen: Iñaki Goikoetxea (EAJ-PNV) eta Jon Etxabe (EH Bildu) konektatu ziren, eta biek zoriondu zuten zentroa «aitzindari izateagatik eta mundu osoan horrelako jarduera bat planteatu zuen euskal etxe bakarra izateagatik».
- Helbidea
- 25 Av.N. y Bl.Tutunichapa. Urb. Siglo XXI. Lote # 22 Contiguo a Hospital Pro-Familia, 1554, San Salvador, San Salvador, El Salvador
- Telefonoak
- 503 22220209503 78994929503 22236575
- Posta elektronikoak
- euskaletxea (puntua) sv (a bildua) gmail (puntua) comxabiermirandona (a bildua) gmail (puntua) com
- Sare sozialak