Joan edukira
Euskal Diaspora GuneaBilatu
Montevideo · Uruguai

Centro Euskaro

Euskal etxeari buruz

Fotografía del Centro Euskaro
Argazkia · euskalkultura.eus

Centro Euskaro Uruguain oraindik zabalik dauden euskal erakundeetatik zaharrena da: Montevideon sortu zen 1911ko ekainaren 29an. Lehenago beste euskal elkarte batzuk izan ziren hirian, Laurak Bat (1876-1898), Centro Vascongado (1883-1894) eta Laurak Bat Centro Navarro (1896), eta bat ere ez zen bizirik geratu. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako euskaldunentzat sortu zen, Pirinioen beste aldekoak kanpoan utzita, eta, neurri handi batean bazterketa horri erantzuteko, bederatzi hilabete geroago Euskal Erria sortu zen. 1915ean «Español» gehitu zion izenari, eta izen horrekin antolatu zuen 1943an jaialdi bat Gran Semana Vascarako dirua biltzeko; 1994an Centro Euskaro deitzera itzuli zen. Duela urte batzuk galdu zuen bere egoitza propio zaharra, eta gaur Bacigalupi kaleko lokal batean dihardu; Eusko Jaurlaritzak 2010ean aitortu zuen, eta erregistroaren arabera 234 bazkide ditu.

Helbidea
Profesor Carlos Bacigalupi 2219 entre Hocquart y Madrid, 11800, Montevideo, Montevideo, Uruguay (Uruguai)
Telefonoa
(00-598) 2924 5386
Posta elektronikoa
centroeuskaro29 (puntua) 6 (a bildua) gmail (puntua) com
Sare sozialak
FacebookInstagram

Beste euskal etxe batzuk: Montevideo