Euskal etxeari buruz

Argazkia · euskaletxeak.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus
Centro Vasco Venezolano de Carabobok berrogeita hamarreko hamarkadako emigrazioak Valenciara eraman zituen euskaldunak biltzen ditu. Hiria garai hartan hasia zen industrializatzen. Dokumentatutako lehenak 1950 eta 1955 artean iritsi ziren: Claudio Alegría medikua, Gernikakoa, José María Beotegui ingeniaria, Bermeokoa, eta José Luis Unamuno, Durangokoa; Chirguan zortzi familia finkatu ziren. 1960an Aragua, Carabobo eta Larako berrehun euskaldun baino gehiago bildu ziren Valencian Eusko Jaurlaritzaren ordezkariarekin, eta 1967tik elkartzeko toki bat izan zuten: Polígono de Tiroko jatetxea, Bilbao familiak zeramana, non Begoñako Andre Mariaren eguna eta beste jai batzuk ospatzen zituzten. Handik sortu zen euskal etxea, 1974ko abenduaren 13an bere lehen batzarra egin zuena eta Eusko Jaurlaritzak 1997an aitortu zuena.
- Helbidea
- C/Las Flores-Bº Coromoto-La Entrada, 2002, Valencia (Naguanagua), Carabobo, Venezuela
- Telefonoak
- (0241) 913164204144258995
- Posta elektronikoak
- valenciakoeuskoetxea (a bildua) gmail (puntua) comillargiuzcanga (a bildua) gmail (puntua) com
- Webgunea
- centrovascocarabobo.com
- Sare sozialak
- FacebookX (Twitter)