Euskal etxeari buruz

Comodoro Rivadaviako Asociación Euskal Echea de Socorros Mutuos elkarrekiko laguntzarako elkarte gisa jaio zen, eta Patagoniako euskal etxerik zaharrena da. Hogeita hamahiru euskal etorkinek sortu zuten 1923ko maiatzaren 20an, Vasconia hotelean bilduta, eta 2023an mendeurrena bete zuen. Dantza talde bat du, Haize Dantzaria, eta abesbatza bat, Lagun Artean. Urtero ospatzen ditu Loiolako San Inazioren jaia eta, 1982tik, Aberri Eguna.
- Helbidea
- C/ Alsina, 446, 9000, Comodoro Rivadavia, Chubut, Argentina
- Posta elektronikoa
- vascoscr (a bildua) yahoo (puntua) com (puntua) ar