Euskal etxeari buruz

Lomas de Zamorako Centro Vasco Denak Bat hamar bazkidek sortu zuten 1954ko urriaren 10ean, eta ez zuen egoitza propiorik izan Temperleyn 1960ra arte. Sortzaileak hauek izan ziren: María Luisa Ayesta, Lucienne Recalt, Vicente Lizarralde, Ignacio de Achabal, Francisco de Arregui, Ana María Ayesta, José Llodio, Raúl Fagonde, Luisa Narbaitz eta Pedro Zubiría. Jardueraren zati handi bat abesbatza, txistu eta euskara eskolak dira, eta harreman estua du La Platako Euzko Etxearekin: zentro bakoitzak bestea bisitatzen du bere zaindariaren jaietan. Eusko Jaurlaritzak 1996ko apirilaren 2an aitortu zuen, eta erregistroaren arabera 160 bazkide ditu.
- Helbidea
- Av. Manuel Fernández, 130 - Temperley, 1834, Lomas de Zamora, Buenos Aires, Argentina
- Telefonoak
- (0011) 424484815411 424223625411 42453692
- Posta elektronikoa
- denakbat_lomas (a bildua) yahoo (puntua) com (puntua) ar