Euskal etxeari buruz
Txengel Etxea Alemaniako euskal etxerik berriena da: 2025eko maiatzean jaio zen Koblenzen, Rhin ibaiaren ertzean. Izena Schängeletik hartzen du, hiriaren pertsonaia sinbolikotik, euskaraz txengel idazten baita. Euskara eta mus eskolak ematen ditu, txalaparta du eta patxaran lehiaketa bat antolatzen du, eta 2026ko otsailean Eusko Jaurlaritzaren aitortzaren zain zegoen. 2026ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketatik laurogeita bederatzi urte betetzen zirenean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuen hirian. Harremanetarako: info (a bildua) txengeletxea (puntua) de eta Instagram @txengeletxea.
- Helbidea
- 56072, Koblenz, Rheinland Pfalz, Deutschland (Alemania)
- Posta elektronikoa
- info (a bildua) txengeletxea (puntua) de