Euskal etxeari buruz

Limako Euskal Etxea izan zen 1994ko legearen ondoren Eusko Jaurlaritzak aitortutako munduko lehen euskal etxea. Gobernu Kontseiluak 1995eko otsailaren 28an onartu zuen, eta erregistroan 051.01.001.01 zenbakiko fitxa du. Atzean lehen Centro Vasco bat du, 1950ean Liman sortu eta desagertu zena; gaurko Euskal Etxea hartatik berpiztu zen 1986an. Hogeita hamar urte eman zituen Mirafloresko lokal berean, eta 2019ko martxoan egoitza berria estreinatu zuen auzo berean. 2024an «La ruta vasca en Lima» aurkeztu zuen, euskal aztarna duten hiriko lekuetan barrena egiteko ibilbide bat, 2012an hasitako ikerketa-proiektu baten emaitza.
- Helbidea
- Manco Capac 471 Miraflores, 18, Lima, Lima y Callao, Perú (Peru)
- Telefonoa
- 51 1 999042799
- Posta elektronikoak
- info (a bildua) euskaletxeaperu (puntua) orgranoblecilla (a bildua) gmail (puntua) com
- Webgunea
- euskaletxeaperu.org
- Sare sozialak