Euskal etxeari buruz

Argazkia · euskalkultura.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus

Argazkia · euskaletxeak.eus
1 / 4
Euzkaldunak, Inc. Boiseko (Idaho) euskaldunek 1949an sortu zuten elkartea da, beren etxe propioa, Basque Center, eraikitzeko. Obrak 1950ean hasi ziren Grove Streeteko 601. zenbakian, baserri estiloko eraikin batekin, eta Gloria Totoricagüenaren arabera Estatu Batuetan eraiki zen bigarren euskal etxe propioa izan zen, 1928ko New Yorkekoaren ondoren. Oinkari Basque Dancersekin batera antolatu zuen 1987an lehen Jaialdia, 2000n 30.000 bat lagun bildu zituen nazioarteko jaialdia, gaur egun bost urtez behin egiten dena. Eusko Jaurlaritzak 1996an aitortu zuen.
- Helbidea
- 601 West Grove Street, 83702, Boise, Idaho, USA (AEB, EE.UU.)
- Telefonoa
- 1 (208) 342-9983
- Posta elektronikoak
- info (a bildua) basquecenter (puntua) comsecretary (a bildua) basquecenter (puntua) com
- Webgunea
- basquecenter.com
- Sare sozialak